top of page

Klarinete Maratoia

Klarinete Maratoia

XIX.KM Kartela.jpg

Gaur egungo egoerak, guztiengandik aski ezaguna, ohiturak aldatzera behartzen gaitu, baina horrek ez du esan nahi  jarduerarik ezin denik egin. Besterik gabe, beste era batera egitea pentsatu behar da. 

Horregatik, azaroaren 25-29 bitartean, XIX. Klarinete Maratoia bitartekaritza, kudeaketa eta hedapena diren zutabeetan oinarrituko gara, beti ere osasun-agintariek ezarritako segurtasun-neurriak mantenduz. 

Beraz, aurreko edizioekiko, zenbait aldaketa egitera behartzen gaitu:

 

  • Jokabide eta protokolo-kodeak ezarriko dira. Protokolo hau, eta osasun agintariek helarazi diezazkiguketenak, XIX. Klarinete Maratoitik mail bidez jakinaraziko zaie parte-hartzaileei.

  • Taldeko eskoletan, ikasle ratioa 8-10 lagunen artekoa izango da gehienez, eta honek eskola-ordutegiak baldintzatuko ditu. 

  • Laukote lehiaketarko, aurrez taldeek finalera sartzeko grabazioa bidali beharko dute. 

  • Musika-hezkuntzarekin zerikusia duen solasaldia. Punta-puntako hizlari gonbidatuak, on line bidez parte hartuko dutenak ere, Yehuda Gilad Estatu Batuetatik eta Paul Harris Erresuma Batutik besteak beste, eta Ibon Manterola moderatzile lanetan.

  • Webgunean zintzilikatuko ditugu klarinetearen oinarriekin zerikusia duten ariketak eta Alexander Teknikako ariketak dituzten Podcast-ak. Klar. Maratoiak irauten duten egunetan izena eman dutenek, deskargatu ahal izateko.

 

IRAKASLEAK

 

Carlos J. Casadó, Orquesta Nacional de Españako kidea.

Urval Ensemble, Aita Donostiaren kantuak direla aitzaki, euskararen eremu geografikotik kanpo Euskal Kultura sustatzeko eta hedatzeko asmoz, kontzertuak eskintzeko hainbat lekutan gonbidatuak izan dira bai Europan eta bai AEBetan.

Ainhoa Miranda, Kreatives Bildungs Zentrum Amat (Alemania).

AZKEN ORDUA

Eusko Jaularitzak, Covid-19aren kutsatze-kurba menderatu eta osasun sistemaren kolapsoa saihesteko helburuz, indarrean ezarri berri dituen neurri berrien ondorioz, XIX. Klarinete Maratoian egokitu gara bertan behera ez uzteko, baina horrek zenbait aldaketa dakartza:

-XIX. Klarinete Maratoia 2 ataletan:

  • Lehenengo atalean (2020ko azaroaren 25etik 29ra), banakako klaseak, klarinete eta pianorako errepertorioa duen “Kontzertu Iruzkindua” (Carlos Casadó eta Javier Pérez de Azpeitia) eta on line edukiak (Podcastez gain, elkarrizketa interesgarriak dituzten Webinarrak) mantenduko dira.

  • Bigarrengo atalean (2021eko otsailaren 19-21 bitartean), taldekako eskolak eta gainerako jarduera guztiak.

2020 Izen-ematea

Inscripcion MODALIDADES.png
Logoak 2019.jpg
bottom of page