Klarinete Maratoia

Kontzertu - Lehiaketa

30.11.2019 / 16:00h / Komentuan

12-11-2016. 18:00. Convento de Zumaia

LEHIAKETA OINARRIAK ::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

-IZEN-EMATEA: parte hartuko duen laukoteak, taldekideen izen-abizenak, kontaktua (posta elektronikoa edo telefonoa) eta aurkeztuko duten lanaren kopia bat bidali behar du, azaroaren 15erako,  arratsaldeko 19:30ak baino lehen posta elektroniko bitartez.

-PARTE HARTZAILEAK: XVIII.Klarinete Maratoian izena emanda izan behar dute. Hiru maila: 

- 8-12 urte edo gutxiago dituztenak

- 13-16 urte bitartekoak

- 17-20 urte bitarte dituztenak (onartzen da taldekide bat edo bi gazteago izatea)

-DENBORA: gehienez, laukote bakoitzak 5 minutu dauzka bere lana aurkezteko.

-GAIA eta HELBURUA: klarinete Laukoteentzat idatzita dagoen literatura sustatzea, obra originalak zein moldaketak.

-SARIA: maila bakoitzean, sari bakarra egongo da. Talde irabazlearentzako sari ekonomikoa,  diploma eta gainera:

  • LUDOTEKA SARIA (8-12 urte bitartekoak). Irabazleek, adostutako data batean kontzertua eskeintzea. 

  • GAZTETXOLA SARIA (13-16 urte bitartekoak). Irabazleek, adostutako data batean, kontzertua eskeintzea

  • 17-20 urte bitarteko mailako irabazleek, aukera izango dute 2020ko udaran, Zumaiako Nazioarteko Musika Jaialdian kontzertua eskeintzeko.

 

Talde irabazleak ezingo du hurrengo edizioan, maila berdinean, parte hartu, baldin eta ez badu laukoteko kide bat behintzat aldatzen.

-EPAILEAK: Hainbat kidez osatutako epaimahaila; Urval Ensemble, ZUMB, Musika Jaialdia eta irakasle adituak. Besteak beste, oso kontuan hartuko diren irizpideak hauek dira:

 

  • Aurkeztutako lanak trebetasuna baino, originaltasuna edukitzea.

  • Klarinetea eta bere familiako instrumentuak erabiltzea.

  • Agerlekuan azaldutako jarrera.

Saria banaketa igandeko amaiera kontzertuan izango da.

Azkenengo edizioko partaideak

  • facebook-square
  • youtube-square

© 2018 Sapere Aude Sinfonietta Musika Elkartea