SAS Akademia

Entitate desberdinekin kolaborazioan SAS Akademia sortu da, eduki musikalak dituzten jarduera ezberdinak antolatu eta kudeatzeko, kultura musikala sustatzearen alde garapen sozialaren ezinbesteko ingurune bezala.

  • 2019ko uztailak 15-26 bitartean, 9:30etik 13:00etara “Musi-K” Udalekuak HH4 (2014 urtean jaioak) eta DBH2 bitartekoentzat, musika ikasten dutenentzat eta ez dutenentzat ere; Zumaian abuztuan egiten den ren aurreko jarduera, Ubillos jauregian izango da.Udalekuak, aisialdia, kultura eta musika uztartzen dituen eremua da: Musikari tailerra, Abesbatza  tailerra, Dantza tailerra… Amaierako ikuskizunean gaztetxoek egindako lanak erakutsiko dituzte: batzuek musika zuzenean egingo dute, beste batzuek abestu… azken finean, musikan oinarritutako lanak erakutsi.

info+ kulturetxea@zumaia.eus

  • 2018ko uztailak 16-27 bitartean, 9:30etik 13:00etara  “Musi-K” Udalekuak (HH4 -2013 urtean jaioak- eta DBH2 bitartekoentzat, musika ikasten dutenentzat eta ez dutenentzat ere); Zumaian abuztuan ospatzen den Nazioarteko Musika Jaialdiaren aurre-jarduera, Ubillos Jauregian da. “Musi-K” Udalekuak, aisialdia,kultura eta musika uztartzen dituen eremua da; Musikari tailerra, Abesbatza  tailerra, Dantza tailerra, Isiltasun eta entzumen tailerra... Amaierako ikuskizunean gaztetxoek egindako lanak erakutsiko dituzte: batzuek musika zuzenean egingo dute, beste batzuek abestu… azken finean, musikan oinarritutako lanak erakutsiaz. 

info + kulturetxea@zumaia.eus

  • ​​2018: Klarinete Laukotearen literatura eta ganbara musika sustatzeko asmoz sortzen da aurten ANDOAINGO KLARINETE LAUKOTE JAIALDIA. Adin guztietako partaideak, umeak zein helduak, izango dira protagonista. Saio bakar batean, Euskal Herriko puntu guztietatik etorritako musikariek, euren lanak eskeiniko dituzte. Agerraldi berezia ere izango da: Euskal hiriburu eta hainbat herritako kontserbatorio zein musika eskoletako klarinete irakasleek Klarinet.eus Ensemblea osatuz hartuko dute parte amaierako ekitaldian.

  •  2017ko uztailak 17-28 bitartean, 9:30etik 13:30era  “Musika Modan” Udaleku Musikalak (HH2 eta DBH2 bitartekoentzat, musika ikasten dutenentzat eta ez dutenentzat ere); Zumaian abuztuan ospatzen den Nazioarteko Musika Jaialdiaren aurre-jarduera da. Musika Modan hitz jokoa da (musika beti modan dagoelako eta moda munduan izan dezakeen eragina adierazteko ere) eta zenbait esparru uztartzen dira: Kamixeta tailerra, Musikari tailerra, Abesbatza  tailerra, Dantza tailerra, Isiltasun eta entzumen tailerra, Mindfulness…Helburua moda desfile bat izango da, non gaztetxoek egindako lanak erakutsiko dituzten: batzuek musika zuzenean egingo dute, beste batzuek abestu eta beste batzuek desfilatu egingo dute musikan oinarritutako lanak erakutsiaz.(info gehiako,  kulturetxea@zumaia.eus)

  • 2017ko otsailak 7 eta 8, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioa. Klarinete ikastaroa: Carlos Casadó, ONE. (info gehiago, sapereaudesinfonietta@gmail.com  )

Mostrar más
  • facebook-square
  • youtube-square

© 2018 Sapere Aude Sinfonietta Musika Elkartea