top of page

Sapere Aude Sinfonietta

Sapere Aude Sinfonietta musikari profesionalez osaturiko elkargune bat da, non ibilbide pertsonalari merezi duen  balioa eta adorea ematen zaion.Orkestra bera musika egiteko makina bat bezala ulertuz, eta musika ona zuzenean entzun ondoren, inor axolagabe ez geratzeko nahiarekin.

 

Gizarteari kultura musikala eskeini behar zaio, maila onean, apaltasunez eta seriotasunez, baina ez hiriburutan bakarrik. Programazio erakargarriak eta kalitatezkoak, bai entzunlegoari eta baita musikarientzat ere. Sapere Aude Sinfoniettaren helburu nagusia, besteak beste, probintziko herri ezberdinetan zirkuito bat egingo duen Ganbera Orkestra izatea da. Areto haundietan, orkestra sinfonikoek jotzen ez dituzten lanak plazaratu eta jendeari musika era intimo batetan hurbildu eta senti araziko diona. Sokratesek esaten zuen bezala, hezkuntzak musikan barrena bikaintasun nagusi bat du, erritmoak eta harmoniak sakon lortzen dutelako espirituaren muina, grazia eta duintasuna ere.

Zergatik, probintziko jendeak, eskubide hori eskuragarri ez izan? Herrietako hainbat eta hainbat musika eskoletan ikasten dabiltzaten ikasleek eta melomanoek, ereduak eta erreferentziak gerturago eduki behar dituzte, musikari profesionalak entzuteko aukera ere gerturago izan dezaten.

bottom of page