Klarinete Maratoia

Literatura + Chamber Music Concert

Alondegia

Sapere Aude Sinfoniettako lagunak 

2019-XII-1 // 19:30h 

 Oxford Aretoan, Zumaia

Tomás Ruti Parraren eskutik, literatutra eta musika uztertzen dituen hitzaldia (erderaz) eta jarraian  kontzertua

Egitaraua                                                          

  • Quartet No.2 in c minor for Clarinet & Strings, Op.4.[20´]

 

Bernhard Henrik Crusell (1775-1838)

-Allegro molto agitato[4´10]

-Menueto-Trio [4´30]

-Pastorale (un poco allegretto) [5´20]

-Rondo [4´]

clar, vl,vla & cello

 

 

 

  •  Overture on Hebrew Themes, Op.34 [10´]     

Serguei Prokofiev (1891-1953

clar, pn & string quartet

 

 

  • Invitation to the Dance, Op. 65 [8´]

Carl Maria von Weber (1786-1826)

arr: Todd Palmer

 fl,clar,harp & string quartet

 

  • Fuga y Misterio [5´]

Astor Piazzolla (1921-1992)

Arr: Pablo Ziegler

fl,clar,Fg,pn, string quintet & perc

 

 

Sapere Aude Sinfoniettako lagunak

Maialen Rezabal, Ainhoa Galvany,  vlns / Monika Mazur, vla 

Beatriz Linares, cello / Joaquin Marco, ContraBass / Francesca Romana di Nicola, harp / Amaia Zipitria, pn / Jesus Mari Garmendia, perc / Alberto Itoiz, Fl / Tomás Tuti Parra, fg /  Jasone Etxebeste, Mikel Emezabal, Carlos Casadó & Marixi Sesma clarts

Alondegia                                                            

Herrikoia eta kalitate handikoa. Horrela balioetsi genezake gaur Alondegian entzungai izango den musika. Eta Alondegiarena zehaztuko dut, izan ere etimologikoki Alondegia hitzaren beraren jatorria arabieratik eta grezieratik datorrela ikusiko dugu, eta aterpetxearen zentzua duela, guztiei harrera emateko tokiarena. Hala, alondegiak  biltegi  eta merkataritza jardueretako eraikinak ziren eta herrian eragin handia zuten. Aldeak alde, eta garai bakoitzeko beharrei egokituz, Zumaiako Alondegiak jatorritik zuen eginkizunari eusten dio gaur ere: izan ere, jendea hartzen jarraitzen du eta produktuak banatzen; agian ez gure arbasoen garaiko gariaren tankerako produktu apalak, baina gaur emozioak eskaintzen ditu [eta horiek ere elikatu egiten dute]. Horregatik uste dut leku aproposean gaudela, ez kontzertua beragatik, baizik eta edukiagatik, herrikoia baita, eta aldi berean aparta.

 

Hain juxtu, Crusell, Prokofiev, Weber eta Piazzollak duintasuna eta zintzotasuna aurkitu zituzten haien inguruko sentsibilitatean, doinu herrikoietan, erritmoetan eta dantzetan; eta horrexek bultzatu zituen  guzti horiek dotoreziarekin lantzera, denboraren joanari aurre eginez. Zenbat dugun haiengandik ikasteko, talentu itzelaren jabe izanda, erabili egin zutelako bertakoen historiak eta idisionkrasiak haien artista izaerari ematen zien indarrean sakontzeko.

 

Crusellen malenkoniak atmosfera honetan barneratzen gaitu Quartet in Do menor, Op. 4 lan honetan eta garaiko kritika alemaniarrak ondorengo hitzekin jaso zuen: “Txalogarria guztiz: dena orekatua izateaz gain, arduraz eta sakontasunez idatzita dago”.

 

Elezaharrak dioenez, gau bakarrean eman omen zion itxura Prokofievek Overture on Hebrew Themes, Op.34 lanari. Sobietar Batasunetik Estatu Batuetara emigratutako talde judutar batek --Zimro taldeak--, pieza bat eskatu zion, eta oinarri gisa abesti judutar sorta bat eman zion koaderno batean idatzita. Hasiera batean Prokofiev eszeptiko samar zegoen, klezmer musikaren sustraia eta berezko zaporearen hotsa duen partitura landu zuen ordea.

 

Invitation to the Dance Op. 65  lan finarekin Weberrek dantzatzeko baino, entzuteko pentsatua zegoen bals bat idatzi zuen lehenbiziko aldiz. Musikaren bidez kontatzen digu nola gonbidatzen duen mutil gazte batek neska bat dantza egitera, eta honek onartu. Biak baltsean aritu ondoren, agur esango diote elkarri betirako.

 

Azkenik, argentinar bikaina. Nadia Boulanger konposizioko irakasle ospetsuak ikasgelan Piazzolla hartu zuenean [tangoa eta bandoneoia utzita baitzituen musika klasikoa konposatzen ikasteko], berehala antzeman zion sustraietatik zetorkion bertutea. “Zalantzarik gabe --esan zion--, zuk egiten duzuna egin behar duzu; zertarako nahi duzu ikasi konposatzeko beste era bat?”. Jakina, ezin dugu hainbeste sinplifikatu, baina bai ordea esan, funtsean, irakasle honek eman ziola Piazzollari tangoa kontzertu aretoetara eramateko bidea. Fuga y Misterio lanarekin dantzatu nahi izanez gero, dantzatu, baina agurtzerakoan ez egin Weberren bikotearena. Nahiago genuke hemendik elkar ikusten jarraitzea.

 

CJCT

Sapere Aude Sinfonietta                                    

Zumaiako Nazioarteko Musika Jaialdiko orkestra egoiliarra.

 

 Sapere Aude Sinfonietta musikari profesionalez osaturiko elkargune bat da, non ibilbide pertsonalari merezi duen  balioa eta adorea ematen zaion, orkestra bera musika egiteko makinatzat hartuz, eta musika ona zuzenean entzun ondoren, inor axolagabe ez geratzeko nahiarekin.

 

SASen helburu nagusia, besteak beste, Gipuzkoako herrietan zehar zirkuitu bat egingo duen Ganbera Orkestra bihurtzea da; areto handietako orkestra sinfonikoek jotzen ez dituzten lanak plazaratu eta jendeari musika era intimo batetan hurbildu eta senti araziko diona. Gizarteari kultura musikala eskaintzeko beharra dagoelako, maila onean, apaltasunez eta seriotasunez, eta ez hiriburuetan bakarrik; programazio erakargarriak eta kalitatezkoak osatzeko, bai entzuleentzat eta baita musikarientzat ere. Hirietan bizi ez den jendeak orkestra bat entzuteko aukera izan behar duelako, gutxienez urtean behin.

 

Bestalde, Sapere Aude Sinfonietta Musika Elkarteak, Klarinete Maratoia hezkuntza-proiektua antolatu eta kudeatzeko ardura du, eta hainbat entitaterekin elkarlanean SAS-Akademia ere sortu da, eduki musikalak dituzten jarduerak antolatezko,kultura musikala sustatzearen alde, garapen sozialaren ezinbesteko ingurune bezala.

  • facebook-square
  • youtube-square

© 2018 Sapere Aude Sinfonietta Musika Elkartea