Klarinete Maratoia

Klarinete Maratoia

Ikasturte honetakoa 18. edizioa izango da (azaroak 27 - abenduak 1 bitartean). Klarinete Maratoian musika-hezkuntzaren hatsarre edo printzipio ugari uztartzen dira: kalitatezko irakaskuntza, maila handiko musikari eta irakaslearen konpromisoa, jatorri eta maila ezberdineko musikarien arteko harremana bultzatzea, jende aurrean musika egiten trebatzea, ikasleek lorpenak jendaurrean erakustea… eta den-dena, klarinetearen bueltan.

 

Urtetik urtera Klarinete Maratoiak hainbat eta hainbat jarduera ezberdin ikusi ditu eta horretan dihardugu: Formatu txikiko zein ertaineko kontzertuak, Musika eta Literatura eta Musika eta Zinea uztartuta, ikus-entzunezko emanaldiak, argazki lehiaketa,teknologia berrien erabilpenak musikan (TIC), Music & English, musikarako materialen erakusketak, Alexander Teknika, Clarinet Clinic, musikari bikainak gonbidatu,… Eta ildo honetatik jarraituz, aurten Workshop bat gehitzen dugu, Urval Ensembleko kideeking. Irakaskuntzari dagokionez, hasierako urteetatik bakarkako eta taldekako klarinete-eskolak egin dira maila guztietara zuzenduta: Musika Eskoletako bigarren edo hirugarren mailako ikasleak, alegia, klarineteari aisialdiaren begiekin begiratzen diotenak, adin guztietakoak: gaztetxoak, gazteak eta helduak. Baina  Maratoian badute lekua klarinetea lanbidetzat izango duten ikasleek ere, Kontserbatorioko ikasleek, alegia. Musika eskoletako irakasle dihardutenak ere ikasle bihurtzen dira Maratoian, eta baita orkestretako klarinete-joleak ere.  Irakasle zein interprete, Maratoira  klarinetearen teknika aurreratuenak barneratzeko etortzen dira. Jatorri hain ezberdineko ikasleen parte hartzea ez litzateke posible izango Carlos Casadóren sakon-sakoneko profesionaltasunik gabe.

Carlos J. Casadó

Goi-mailako titulua lortu zuen, Klarinete espezialitatean, Valentziako Joaquín Rodrigo kontserbatorioan. Han Juan Vercher-ekin eta José Cervero-rekin ikasi zuen. Geroago, Yehuda Gilad-ekin zabaldu zituen ikasketak, University of Southern, Californiako unibertsitatean (Los Ángeles, AEB). Halaber, JONDEren (Joven Orquesta Nacional de España) kide izan zen, eta, aldi horretan, Christine Lundquist (Utah Symphony) eta John Reynolds (Royal College of Manchester) izan zituen irakasle. Horrez gain, soziologia-ikasketak egin zituen UNEDen (Universidad Nacional de Educación a Distancia). Bigarren saria lortu zuen I.C.A.-k (Internacional Clarinet Association) antolatutako Orchestral Audition Competition lehiaketan, eta orkestra-musikaren alorrean egindako lanari esker, trial bat egin zuen BBC Scottish Symphony orkestran, klarinete-plaza lortu zuen Göteborgs Operan orkestran, eta, gaur egun, Orquesta Nacional de España orkestrako kide da. Honez gain, hainbat orkestrekin kolaborazioak egin ditu, Galiziako  RFG eta OSG, ORTVE, OSM eta

ORCAM Madrilen, Sinfónica de Castilla y León, Sinfónica de Baleares eta Filarmónica de Gran Canaria. Ganbera-musikaren alorrean, emanaldiak egin ditu zenbait talderekin,besteak beste Plural Ensemble eta, betez ere, Grupo LIM taldekide bezala, estreinaldi, kontzertu eta grabaketa ugari egin ditu. Horiez guztiez gain, lau CD argitaratu ditu: “Música para clarinete solo del siglo XX”, klarinete bakarrarentzako, “Arabesco” klarinete eta pianoarentzako, “Just for fun”, klarinete baxua eta pianoarentzako, eta “Música entre historias” hau ere klarinete eta pianoarentzako. Disko horiek oso harrera ona izan zuten kritikari adituen artean. Irakasle-lanari dagokionez,  A Coruñako Goi-Maila Musika kontserbatorioko klarinete-katedraduna da, eta hainbat erakunderen deiak jasotzen ditu; ikastaroak eman, topaketetan parte hartu eta bestelako jarduera didaktikoak egiteko, besteak beste Universidad Alfonso X,CSM de Castilla - La Mancha,… 

 Eta hasieratik, Sapere Aude Sinfoniettak antolatutako ekintzetan  parte hartzen du, haien artean, 2002 urtetik urtero Zumaian (Gipuzkoa) egiten den Klarinete Maratoia, non  jatorri ezberdineko klarinete-jotzaileak profesionalak zein amateurrak, gaztetxoak izan edo helduak izan , biltzen dira musika tresna honen inguruan hainbat bizipen partekatzeko.

2006an, International Clarinet Association elkarteak Espainiarako Chairperson izendatu zuen. Elkarte honen aldizkarian, The Clarinet, maiz idazten ditu dibulgazio-izaera dituzten artikuluak.

Alexander Technique

Alexander Teknika tentsioak, bizkarreko minak sortzen dituen jarrera txarrak, lesio muskularrak, ahots arazoak eta abar aurre ikusten dituen metodoa da. Norberaren erabilera on bat erakusten gaituena, segustasuna ematen eta tentsioa duten ekintza ezberdinak egitean  -duten konplexutagasunagatik- difrutatzen laguntzen gaituena; musika tresna jotzea, eszenan interpretatzea, dantza egitea, ibiltzea, xurgatzailea pasatzea, jartzea, bizitzea... Berrezte bat da, burua eta gorputzaren arteko koordinazio on bat izatea.

 

Ainhoa Mirandak eta Andreas Mehringerrek 2007tik  batera lan egiten dute. Euren lehen proiektua - Musikusvie - proposamen bat izan zen, eszenan  adieraziz musika garaikidea edozeinen eskuetan dagoela: ulertzerik ez da beharrezkoa. Harrezkero,  musikarekin zerikusia duten beraiek sortutako hainbat proiektu musikalak, Holandan, Espainian, Alemanian eta Liechtensteinen plazaratuak izan dira.

Pixkanaka, eszenan eskeintzen zuten beraien lanari, Alexander Teknika gehitu zioten, honen ikasketa sakontzen zuten einean, eta 2011ean teknika honi buruz lehen Studioa zabadu zuten Amsterdamen –Studio AMAT-, non bakarkako eta taldeko eskolak ematen zituzten, eta proiektu ezberdinak garatu zituzten gero hainbat lekutan eskeinitakoak; Conservatorio Superior de Música Jesus Guridi (Vitoria-Gasteiz, 2012), Musik für Würzburg Hochschule (2014) eta Luis Aranburu Musika eskola 2015 . Gaur egun  Alemanian dihardute, 2016an Kreatives Bildungs Zentrum Amat zabaldu zutenetik.

https://www.amat-studio.com/ainhoa-miranda.html

 

Urval Ensemble WORKSHOP

   

Klarinete Maratoiaden hezkuntza-egitasmo orijinal honetan, eta hezkuntza-egitasmo hau abiapuntua izanik, sortu zen Urval Ensemble. Aita Donostiaren kantuak edota Jesus Guridiren lanak direla aitzaki, euskararen eremu geografikotik kanpo Euskal Kultura sustatzeko eta hedatzeko asmoz, kontzertuak eskintzeko hainbat lekutan gonbidatuak izan dira bai Euskal Herrian eta kanpoan ere; León, Ávila, Madril, La Rioja, Lincoln (Estatu Batuak), Ghent (Belgika), Assisi (Italia)  eta Faroe Uharteak (Danimarka) besteak beste. Ondorioz, The Clarinet mundu mailan plazaratzen den aldizkariko azaleko protagonistak izan dira.

www.urvalensemble.com

2019 Izen-ematea

  • facebook-square
  • youtube-square

© 2018 Sapere Aude Sinfonietta Musika Elkartea