top of page

Klarinete Maratoia

Klarinete Maratoia Zumaian antolatzen den hezkuntza-egitasmo orijinal bat da. 2002an sortua, klarinetearen zabalkundea eta irakaskuntza ditu helburu nagusi. 18 edizioetan zehar egindako bideak erakutsi du oinarri sendoak dituen egitasmoa dela. Carlos Casadò musikari eta irakasle bikainari esker, edizioz edizio klarinetearen goi mailako irakaskuntzaz gozatu ahal izan dute Klarinete Maratoira hurbildu diren 900 ikasle baino gehiagok. Batzuk irakasle eta profesionalak, asko ikasleak, gehienak Musika Eskoletakoak, heldu batzuk ere bai… ikasleen jatorriak askotarikoak izatea eta hauen nahasketa da Klarinete Maratoiaren arrakastaren beste sekretu bat. Denborarekin, klarinetea aitzakia izanik,musikaren hedapenaren ikuspuntutik hitzordu saihestsezin eta interesgarria  bihurtu da.

“Eskerrik asko antolatzaieei kontzertu bikainengatik eta arreragatik oro har. […] honelako ekintzak ikasleak motibatzea laguntzen dute.”

Javier Defez, Santanderreko Kontserbatorio Profesionaleko irakaslea.

 

“Maila honetako Kontzertuak eta errezitalak ez da ohikoak herrian”.

Nerea Alonso, Manager,London International

 

“Zuekin musika egitea plazer handia izan da, ea etorkizunean errepikatzeko aukera dugun”

Juan Ignacio Emme, Euskadiko Orketra Sinfonikoaren txelo bakarlaria

 

“Lortzen duzuen giro atsegina klabea da: jende asko lanean kanpotik etortzen dena etxean bezela senti arazteko”

Julio M. Pardo, Marrazkilaria eta Arte irakaslea

 

“Laukote lehiaketaren alde apustua egin behar da, ikaragarria izan zen”

Ibon Manterola, Euskal herriko Unibertsitateko Linguistika Doktorea

 

“Inguruko irakasle eta ikasleen topagunea. Utopia? Urte honetan pauso aparta eman dugu Maratoia honetan parte hartzerakoan”.

Luis San Sebastian, Donostiako Kontserbatorioko Irakaslea

Parte-hartzaile batzuen adierazpen hauek The Clarinet aldizkarian, balio dezatela jakinarazteko 2002 urtea ezkeroztik, urtero Zumaian ospatzen den Klarinete Maratoiaren berri emateko modukoak. Musikaren bidez eta klarinetea aitzakia izanik, heziketa osoko jardunaldiak, ekitaldi desberdinak direla medio; Clarinet Clinic, musika etxe desberdinen eskutik musika-tresna eta osagarrien erakusketak (Selmer, Vandoren, Buffet, Ishimori), musika munduan teknologia berriek duten erabilpenari buruz hitzaldiak, emanaldiak, lehiaketak, kontzertuak besteak beste.

Jada ospatutako XVIII edizioekin hainbat gauza benetan kontuan hartzekoak dira. Adibidez, bertatik pasa diren hainbat eta hainbat ikasle musika eskolako ikasleak izanik, hazia jaso eta  musika ikasketa profesionalera bideratu direnak. Edota ikasle helduak, profesionalekin eta hasiberriekin talde berdinean lana egiteko aukera izan dutenak. Baina batez ere, Zumaiako herriak duen  kontzertu bikainak entzuteko aukera paregabea, sona handiko edozein musika jaialdiaren pare.

bottom of page